Posteado por: Juventudes Carlistas | abril 22, 2009

San Fermin eta Nafarroako martirioa (publicado en BERRIA y en DIARIO DE NOTICIAS)

F.J. Ventura San Juan E.K.A.-ko militantea

Fermini latindar inperiora ez makurtzeagatik egin zioten segizioa, eta gauza bera gertatu zitzaion Nafarroa kristauari Erroman egoitza zuen elizaren inperioaren estandarte ziren etsai sutsuen aurrean ez makurtzeagatik. Santua Erromako Valerio prefektuak espetxeratu zuen lehen aldiz, eta gure Nafarroa Alfontso VII.a enperadoreak inbaditu eta arpilatu zuen lehendabizi.

Martirioa biei ailegatu zitzaien maltzurki. Batari espetxeko itzalean, Estatuko Jainkoen jainkotasuna ukatzeagatik; besteari, berriz, Inperioko Bikarioen gezurren mende egon behar izan zuelako. Fermini burua moztu zioten, eta Nafarroa bere bidezko dinastiatik eta seigarren merindadetik banandu zuten ezpatakada batez. Bien arrastoak ikus daitezke barreiatuta, erlikia bihurtuta, eta, Bernardo Rojas Sandoval gotzainari esker, bien onomastikak bat datoz 1591ko uztailaren 7az geroztik.

Baina Ferminen kasuan bazen beste gauza larri bat: Amienstik (Samarobriga) Zerura bidali zuten irailaren 25 batean zituen bertute guztiak aitortzeko, horrelaxe agindu baitzion pocico-an San Saturninok. Nafarroari, 1515eko uztailaren 7an, Gaztelako purgatoriora (infernura ez esatearren) batzeko agindu zioten Burgosko Casa del Cordonetik, eta hori guztia Uñas Largas bilauaren ustezko konkista eskubide ukatuetan oinarrituta egin zen. Nafarroako Erreinuaren konkista eta transferentzia Gaztelako Koroara aitasantutzaren aldizkako agintean oinarrituta.

Thomas Hobbesek guztiz bidegabe eta hutsaltzat jo zuen hori 1651n ikuspegi erlijioso eta juridiko-politikotik. Denetan bitxiena, edo larriena nire ustez, hau da: gure Erreinua Gaztelara batu zeneko urteurrena ospatzen dugula, gure Santuaren jaiak egiteko aitzakian. Azaldu duguna aipatu dugun gotzainak eragin zuen; hala azaltzen dute bederen: «Ganaduaren eta klimaren arrazoiak zirela medio, eta gehiengoak hala eskatuta, urritik uztailera aldatu omen zituen jaiak, aurrez bi aldiz bildu zen Sinodoak eskatu zuen bezalaxe. Uztaileko lehenengo egunak aukeratzea lehenetsi zutenez, 7a aukeratu zuten, urte hartan igandea egokitzen zena, Mendekoste ondorengo bosgarren igandea».

Atentzioa ematen du gaurko ikuspuntutik hori garai hartan iseka modura ez hartzeak eta kexarik ez izateak; halere, argi dago oso zaila zela protestak egitea; izan ere, iruindarrek berek eskatu zuten ospakizuna udara aldatzea. Bestalde, ezin ahaztu dezakegu 75 urte igaroak zirela jada, eta orduko bizi-esperantza kontuan hartuta, ziurtatu liteke ez zegoela jada anexioaren gertaera deitoragarria oroituko zuen garaikiderik.

Garaiko inkisizioaren jardun suhar eta torturatzailea, Gaztelaren oparia hori ere, ez zen oso lagungarria izango gotzainaren erabakia auzitan jartzeko, eta are gutxiago oraindik Santu patroiaren ospakizuna eztabaidatzeko. Kontua hau da: Amaneo Albret Labrit gotzain nafar leiala, baita kardinala ere, 1520an hil zenetik, eta enperadoreak zorigaiztoko Juan Rena izendatu zuenetik, gaztelarrek jarraitu egin zuten gotzainen egoitza kolonizatzeko bitarteko modura erabiltzen, baita espioitzarako ere, AGNen Juan Renaren paperak argi eta garbi ikus daitekeen bezala. Bernardo Rojas Sandoval izan zen horietako bat, gotzain izan arren eragile politiko hutsa zen Gaztelaren zerbitzura.

Deniako Markesa (Fernando II.ak ohore asko emandako familia) familiakoa zen bera, eta familia horretako titularra eta iloba zen Filipe III.aren gizon makurra, zeina gero Lermako Duke izendatuko zuten; kardinal horri egiten dio erreferentzia garaiko kopla honek: «Urkatuta ez hiltzearren, Espainiako lapurrik handiena kolorez jantzi zen». Deigarria da Bernardo bere artzapezpikutzan azkenaldera, eta baita kardinaltzan ere, Bernardo Sandoval Rojas modura agertzea, abizenen hurrenkera aldatuta alegia; iruditzen zait Lermako Dukearekin zuen lotura azpimarratu nahi zuela, Francisco Gomez Sandoval Rojas hain justu.

Ez dakit zenbateraino duen zerikusirik kontu honekin 1643an Diputazioak emandako bandoak. Bando horretan, Xabierko San Frantzisko aldarrikatu zuten Nafarroako patroi bakar; Udala, Udalbatza eta Kuriako zatia haserretu egin ziren, eta liskar eta bitartekotzen ostean, Alexandro VII.ak zigortu zuen azkenean 1657an bien kopatronatua Nafarroako Gorteek 1622an hartutako Hiru Estatuen akordioari kontra eginda.

Gaizki-pentsatua naizela leporatuko didate batzuek, eta horrelako kointzidentziak historian halabehar hutsez gertatzen direla esango didate beste batzuek, eta nik ez diet kontra egingo, baina argi dago Elizak izan zuen portaera txarra Nafarroako Erreinuaren kontra eta Gaztelako konkistadore zitalaren alde. Beraz, hori da nire zalantza, eta informazio zehatzagorik ez dudanez, biziki eskertuko nioke ekarriren bat egin lezakeen edozeini. Horiek horrela, eta sanferminetarako nire zaletasunak erabatekoa izaten jarraituko duen arren, uko egingo diot uztailaren 7an edozein ospakizun egiteari.

Halaber, jakin beharra daukat ea Iruñeko Sandoval kalea Gaztelako Kantzelari horren omenetan egina den, hala balitz, erreferentzia gisa ere ez erabiltzeko. (Izan ere, Frai Prudencio Sandoval Iruñeko gotzain ere izan zen 1612an, eta, bitxia bada ere, bazuen loturarik Lermakoarekin, eta nahiz eta boteretsuen gaineko bere biografia laudagarriak mundu guztiari barrea eragin, bera gutxienez ez zen izan aipatu dudan iseka horren arduraduna).


San Fermín y el martirio de Navarra (2002)
Por F.J. Ventura San Juan., militante de E.K.A.


Sí a Fermín lo persiguieron por no someterse a la religión del imperio latino, igual le sucedió a la cristiana Navarra por no hacerlo ante sus encarnizados enemigos que abanderaban el guerrero y temporal imperio eclesial con sede en Roma; y si el santo fue encarcelado por vez primera por el prefecto romano Valerio, nuestra Navarra había sido primeramente invadida y saqueada por el emperador Alfonso VII.

El martirio les llegó a los dos taimadamente, a uno en la sombra de la cárcel y por negar la divinidad de los Dioses del Estado, y a la otra tras ser presa y sometida por los bulos o las bulas del Vicario Imperial. A Fermín le cortaron la cabeza y a Navarra de un sablazo la separaron de su legítima dinastía y de su sexta merindad; de ambos andan dispersos sus despojos convertidos en reliquias, y por obra y gracia del obispo Bernardo Rojas Sandoval, desde el 7 de julio de 1591, coinciden forzadamente sus onomásticas.

Con el agravante de que si bien a Fermín, lo mandaron un 25 de Septiembre de Amiens (Samarobriga) al Cielo, para reconocerle todas sus virtudes tal como se le había prometido en el pocico por San Saturnino; a Navarra, el 7 de julio de 1515, de la Casa del Cordón de Burgos nos mandaron anexionar al purgatorio, si no caldera botera, castellano, en base a los negados y supuestos derechos de conquista del felón Uñas Largas. Conquista y transferencia del Reino de Navarra a la Corona de Castilla basada en los poderes temporales del Papado, que es ejemplificada por Thomas Hobbes en 1651, desde el punto de vista religioso y jurídico político, como radicalmente injusta y nula.

Lo más curioso, o grave, a mi entender, es la novelesca trama, a resultas de la cual, milagrosamente, acabamos celebrando como fiesta mayor, con la excusa de festejar a nuestro Santo, el aniversario de la anexión de nuestro Reino a Castilla. El artífice, como todos sabemos, fue el obispo referido que, según cuentan, “por razones climatológicas y taurinas y de ferias de ganado, a petición mayoritaria, las trasladó de octubre a julio, tal como lo había propuesto el Sínodo que se había reunido por dos veces. Ante la decisión prevalente por los primeros días de julio, se eligió el 7, que ese año caía en domingo, domínica 5ª después de Pentecostés”.

Llama la atención que nadie entonces observara el escarnio y que no se produjeran quejas, aunque está claro que resultaba difícil hacerlo, pues habían sido los propios pamploneses quienes solicitaran cambiar la celebración al verano, y tampoco podemos desconocer que habían transcurrido 75 años, que dada la esperanza de vida entonces, permite asegurar que no quedaban ya contemporáneos de la rota y la anexión que pudieran recordar en carne propia aquellos luctuosos acontecimientos. Tampoco la febril y torturadora actividad inquisitorial de aquellos tiempos, con cuyo goze nos había obsequiado Castilla, debió ayudar a que se cuestionara la decisión del obispo y menos aún a discutir la celebración del Santo patrono.

EL asunto es que desde la muerte del leal obispo navarro, y cardenal, Don Amaneo Albret Labrit en 1520, y con el nombramiento por el emperador del infausto Juan Rena para sustituirle, siguieron los castellanos utilizando la sede episcopal como medio de colonización, e incluso de espionaje, como consta fehacientemente en el AGN -papeles de Juan de Rena-. Y Bernardo de Rojas y Sandoval fue uno de ellos, un agente político con mitra, al servicio de Castilla, perteneciente a la familia del Marques de Denia (que había sido colmada de honores por Fernando II), y cuyo titular y sobrino era el siniestro gentil hombre de Felipe III, que después recibiría el nombramiento de Duque de Lerma, valido y cardenal a que hace referencia esta coplilla de la época : “Para no morir ahorcado, el mayor ladrón de España se vistió de colorado”. Es llamativo que Bernardo en su última etapa arzobispal y cardenalicia aparece como Bernardo de Sandoval y Rojas, alterando el orden de los apellidos, supongo que intentando remarcar su vinculación con el Duque de Lerma, Francisco Gómez de Sandoval y Rojas.

No sé que podrá tener que ver con este asunto el que en 1643 la Diputación emitiera un bando proclamando como -único- patrón de Navarra a San Francisco Javier, con el enfrentamiento del Ayuntamiento, el Cabildo y parte de la Curia, y que tras litigios y mediaciones, al final fuera el Papa Alejandro VII en 1657 quien sancionó el copatronato de ambos -aeque principaliter-, contrariando el acuerdo de los Tres Estados tomado en 1622 por las Cortes de Navarra, a solicitud de la Diputación.

Se me dirá por algunos que soy un mal pensado, y que en la Historia se dan frecuentemente este tipo de superposiciones y coincidencias de forma azarosa, y no seré yo quien les contradiga, pero a la vista del cuando menos innoble comportamiento que la Iglesia, institución temporal, tuvo contra el Reino de Navarra y descaradamente a favor del infame conquistador Castellano, y a falta de más concreta información, que de existir recibiría gustoso, y desde luego ruego aporte quien pudiera disponerla; para mí, la duda está ahí. Por tanto, manteniendo íntegra mi devoción Sanferminera, como navarro, me niego a cualquier celebración el 7 de julio, y voy a enterarme si la calle Sandoval de Pamplona, es a ese Chanciller de Castilla a quien está dedicada, para, en ese caso, no utilizarla ni como referencia. (Es que Fray Prudencio de Sandoval también fue obispo de Pamplona en 1612 y, casualmente, también tenía relación con el de Lerma, y aunque sus laudatorias biografias de los poderosos fueron el hazmerreir general, al menos no fue el responsable del escarnio que comento).

Anuncios

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: