Posteado por: Juventudes Carlistas | mayo 3, 2009

Gazten Karlisten Sorrera-Orígenes de las Juventudes Carlistas

HIRU MENDEZ BORROKAN-TRES SIGLOS DE LUCHA

GAZTEN KARLISTEN SORRERA

Testua: Sabino Ormazabal Elola, Igor Eguren

Este texto, que recoge los orígenes a fines del siglo XIX de las Juventudes Carlistas, fue publicado en el diario Egin el día 29 de mayo de 1998.

Joan zen mende hondarrean eratu zen Gazte Karlisten lehenengo erakundea 1897ko martxoaren 20an. “Chapel Zuri” astekaria, urtebete lehenago Bilbon argitarazen hasia, Gazte Karlisten organo bihurtzen hasi zen. Promotorea, Eustaquio Echave-Susaeta izan zen, Bizkaiko sektorerik eraberritzaileenarekin bat zetorren kazetari gaztea. Kontuan izan behar da urte batzuk lehenago, 1888an, sektore integrista Karlista Aderditik atera zela, erlijiorik gabeko ordena zibilik ametitzen ez zuelako.

1904an Juventud Carlista sortu zen Nafarroan. Tuteran zuen egoitza, San Marcial kaleko zortzigarrenean. Estatutuen hirugarren artikuluan zionez, elakarte horrek Comunión-Católico-Monárquico-Tradicionalistaren doktrinari eustea eta zabaltzea zuen halburu, mitin, hitaldi, antzerki emanaldi eta beste zenbait propaganda baliabideren bidez. Bazkideek 16 urtetik gorakoak 0,5 pezetako kuota ordaindu behar zuten hilero. Estatutuen hamaikagarren artikuluan zera irakur daiteke: “No se tolerará en manera alguna la crítica de las autoridades de la Comunión Carlista, ni expresar opiniones que estén en contradicción con los principios sustentados por la misma”.

Carlos VII.a 1909an hil znean, bere seme Jaime izendatu zuten karlistek erregegai. Hori dela eta, Juventud Carlista, Juventud Jaimista bihurtu zen 1914an. Aldrdiaren barruko giroa ez zegoen batere bare. Europako Gerran karlista gehienek, Vázquez de Mella buru zutela, imperio zentralen alde jokatu zuten. Jaime eta bere jarraitzalerik zuzenenak jokaera horren kontra zeuden. Honek karliten arteko beste zatiketa bat ekarri zuen mellazaleek Karlista Alderdia utzi eta talde tradizionalista eratu zuten. Talde horren aritik sortu zen Juventud Tradicionalista.

Ondoko urteetan abertzale eta Nafaroan nagusi ziren jaimisten arteko loturak, gero eta estuagoak ziren. Erlijioa eta foruzaletasuna zituzten batez ere amankomunean. Batzuek zein besteek eskazen zuten autonomi estatutua Hego Euskal Herriarentzat. Baina eskakizun hori haiena bakarrik ez zen. 1918an, adibidez, Nafarroan Junta Gestora  Pro-Autonomía sortu zen. Ideología desberdineko gazte nafarrek-sozialistak barne- ute hartako abenduaren 17an bilera bat egin zuten iruñeako san Franzisko eskolan eta hantxe eratu zuten junta, honako hauek osatua: Ignacio Baleztena, Miguel Serdeño, Antonio Saldias, Félix Rubio, Fernando Arbizu, Joaquín fuentes eta Jesús Aranzadi. Abenduaren 29an autonomiaren aldeko ekitaldi bateratua egin zuten Gayarre antzokian.[1].

Don Jaime 1931ko urrian hil zen, Carlos VII.a zenaren anaia, Alfonso Carlos, 82 urteko agurea, izendatu zuten erregegai berria. Karlismoaren adar guztiek bat egin zuten berriro, comunión tradicionalista sortuz. Alderdi Karlista zaharberrituaen baitan berréala hasi zen abertzaleekin ondo eta gaizki moldatzen zirenen arteko borroka, integristak Comunión Tradicionalistako buruzagitzaz jabetu zirenean ordea, abertzaleekiko harreman guztiak bertan behera gertau ziren, jarrera antieuskaldunak ere azalduz. 1933ko Autonomi Estatutu proiektuak, Lizarrakoak, porrot egin zuen hain justu traizionalisten azpikerien ondorioz.[2].

[1] José María Jimeno Jurío. “Reivindaciones autonómicas en 1917-16”. Punto y Hora, 1977ko azaroaren 3tik 9ra, 18 orriladea.

[2].José María Jimeno Jurío. “Navarra jamás dijo no al Estatuto Vasco”. Txalaparta, Tafalla, 1997.

Anuncios

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: