Posteado por: Juventudes Carlistas | julio 5, 2009

Gazumeko zentral eolikoaren proiektua bertan behera geratu da

gazume

Legebiltzarrak aho batez eskatu zion egungo Jaurlaritzari tramitazio fasean zeuden 12 zentral eolikoren proiektuak bertan behera uzteko. Tartean dago Gazumeko zentral eolikoa

Gasteizko parlamentuan aho batez onartutako erresoluzioaren ondorioz, bertan behera geratu da Gazumen egitea aurreikusten zen zentral eolikoa. Martxoko boletin ofizialean argitaratu zen Gazumeko zentralaren proiektua. Ingurune hau, Europako Natura 2000 sarean dagoenez, eta Natura Intereseko Gune bezala kontsideratzen denez, hainbat talde ekologista proiektuaren aurka azaldu ziren, mendi elkarteei eta herritarrei alegazioak jartzeko aukera emanez. Talde hauek beraiek, prentsa oharrak igorri dituzte, parlamentuan hartutako erabakiarengatik euren poza azalduz eta aurreko Jaurlaritzak energia eolikoaren alorrean egindako kudeaketa kaxkarra salatuz.

Anuncios

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: